Irudia. Bilbo
Euskaraldiaren lehen 11 partaideak

Euskaraldiak hamaikakoa izeneko taldea aurkeztu zuen atzo, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan egindako ekitaldian —irudian—. Genero, lurralde eta adin guztietako 11 pertsona ezagunek osatzen dute. Guztiek Euskaraldian parte hartzea erabaki dute, eta egitasmoak irauten duen egunetan belarriprest eta ahobizi izateko konpromisoa hartu dute. Hauek dira: Cris Lizarraga, Belako taldeko abeslaria; Toti Martinez de Lezea, idazlea; Dani Alvarez, irrati esataria; La Basu, rap abeslaria; Pedro Miguel Etxenike, zientzialaria; Eneko Sagardoi, aktorea; Aretz Igiñiz, errugbi jokalaria; Alex Txikon, alpinista; Zuriñe Gil, Gasteizko Geu elkarteko kidea; Arianne Unamuno, Soraluzeko (Gipuzkoa) Pil-Pilean Euskaltzaleon Elkarteko kidea; Mikel Arrasate, Atarrabiako (Nafarroa) Karrikaluze euskaldunen topagunekoa. Apirilaren 30era luzatu da herriek izena emateko epea.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.