Albistea entzun

Ehunka lagunek oroitu dute hildako nerabe transexuala, Ondarroan

Udalak hiru eguneko dolua ezarri du; ostegunean bere buruaz beste egin zuen 16 urteko gazteak
Hamabost minutuko bilkura isila egin zuten Ekairen omenez, Ondarroako udaletxe aurrean.
Hamabost minutuko bilkura isila egin zuten Ekairen omenez, Ondarroako udaletxe aurrean. ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS Tamaina handiagoan ikusi

Jon Ander De la Hoz -

2018ko otsailak 18

Ehunka lagunek parte hartu zuten atzo Ekai Lersundi oroitzeko ekitaldian, Ondarroan (Bizkaia). 16 urteko nerabea ostegunean aurkitu zuten hilik, bere buruaz beste eginda. Adingabe transexualen familiak biltzen dituen Euskal Herriko Chrysallis elkarteak deitu zuen elkarretaratzera, eta hamabost minutuko bilkura isila egin zuten bertaratutakoek, Ekai, maite zaitugu zioen pankartaren inguruan bilduta. Nerabearen senideek ere parte hartu zuten ekitaldian, Chrysallis elkarteko kideekin, herritarrekin eta Ondarroako Udaleko ordezkariekin batera.

Deitzaileek bilkuraren amaieran azaldu zutenez, «minduta eta haserre egon arren, gure seme-alabei diegun maitasunagatik lanean jarraituko dugu». Ondarroako Udalak, nerabearen senide eta lagunei babesa adierazteaz gain, «aurrera begira lanean jarraitzeko» beharra azpimarratu du. Hiru eguneko dolua ezarri du.

Erroldan izen aldaketa lortzeko prozesuan zegoen nerabea; halaber, Gurutzetako ospitalean hormona tratamenduaren zain zegoen. Udalaren arabera, azken urteetan «zenbait erakundek ezarritako oztopo ugariri» aurre egin behar izan dio nerabeak.

Euskal Herriko Chrysallis elkarteak ere azpimarratu du «eguneroko borrokan» aritu behar izan duela Ekaik. Elkartearen arabera, bere institutuan formakuntza saio bat egiteko eskatu zuen adingabeak, komunitateak haren errealitatea ulertu eta errespetatu zezan, baina ikastetxeak ez zuen halakorik egin. Adingabe transexualak babesteko lege bat galdegin du Chrysallisek.

Ondarroan ez ezik, Iruñean, Donostian eta Gasteizen ere egingo dituzte nerabearen omenezko elkarretaratzeak. Gaur eguerdian egingo dituzte Iruñean eta Donostian, herritarrak udaletxeen aurrean bilduta. Aldiz, Gasteizen bihar egingo dute. 19:00etan izango da, Andre Maria Zuriaren plazan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

"Aurrerapauso eta keinu txiki bakoitza asko da guretzat"

"Aurrerapauso eta keinu txiki bakoitza asko da guretzat"

Uxue Rey Gorraiz - Nafarroako Hitza

Enaitz Iparragirre garuneko paralisia duen ume bat da. Haren ama Nagore Arretxeak liburu batean bildu ditu semearen bizialdiko esperientziak eta erronkak. Lanak harrera beroa izan du; bigarren edizioa eskatuta da jada.

Idoia Mujika eta Begoña Etxeberria, Euskal Herriko COVID Iraunkorra elkarteko kideak, pasa den astean, Errenterian. / ©Ikerne Zarate - Gipuzkoako Hitza

Zomorroa gainetik ezin kendu

Ikerne Zarate - Gipuzkoako Hitza

COVID Iraunkorra elkartea lanean ari da gaitza agerian jartzeko eta irizpide bateratuak eskatzeko.

Herrika, gaur goizean, Ozazen (Zuberoa). ©@panzani_jovani

Herrika herriz herri ibili da Ozaze eta Ortzaize artean

Paulo Ostolaza

Korrikaren ordezkoa antolatu dute Ipar Euskal Herrian, eta ehunka lagun ibili dira lasterka. Belaunaldi berriek lehengoen lekukoa hartzearen aldeko aldarria egin dute antolatzaileek.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna