Azpeitiarra zen Madrilen ustez semeak hil duen 72 urteko emakumea

Espainiako Poliziak joan den ostiralean aurkitu zuen gorpua, andrearen etxean.Semeak deitu zion Poliziari, ustez egindakoa kontatzeko

Apirilean, Gasteizko hilketaren ostean egin zen mobilizazioa. JUANAN RUIZ / ARP.
2015eko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
Azpeitiarra da uztailaren 31n semeak, ustez, Madrilen hil zuen emakumea. Ostiral goizean aurkitu zuen gorpua Espainiako Polizia Nazionalak, haren Madrilgo etxean. Ohean etzanda eta kolpatuta zegoen; dirudienez, objektu sendo batekin. Poliziako iturrien arabera, goiz hartan bertan, 08:45 aldera, F.L.U.J. 46 urteko semeak Poliziari deitu zion, zer egin zuen kontatzeko. Jarraian, Polizia M.M.J.U. emakumearen etxera joan zen, eta semea atxilotu zuen, ama hiltzea egotzita. Emakumeak 72 urte zituen.

Poliziarekin batera, larrialdi zerbitzuetako kideak bertaratu ziren, baina ezin izan zuten ezer egin emakumea salbatzeko, jada hilik baitzegoen.

Atzo egin zen emakumearen hileta elizkizuna, Azpeitian. Azpeitiko Udalak «babesa» adierazi die emakumearen senitartekoei, idazki baten bidez. Bertan, «dolumin zintzoenak» emandizkie biktimaren etxekoei. Idazkian, «beste behin ere» biktima emakumea dela eta, «ardura berezia» adierazi du udalak: «Emakumeen kontrako indarkeria guztiak onartezinak dira, eta sendo salatzen ditugu; bai Madrilgoa eta bai beste guztiak». Gertaturikoa «tragedia handia» dela uste du, eta kasua «lehenbailehen» argitzeko eskatu die hura aztertzen ari direnei.

Genero indarkeriaren ondoriozaurten hildako bigarren euskal herritarra da ostiralekoa. Aurretik, Gasteizen 29 urteko emakume bat hil zuen bikotekideak, apirilaren 2an, aizto batekin. Martxoaren 4an, berriz, Tarnose hirian (Okzitania) Baionako erietxeko erizain bat eta haren alaba hil zituen gazteenaren bikotekide ohiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.