Baxenabarren izandako 3,5 graduko lurrikarak ez du zauriturik eragin

Lurrikararen epizentroa Donibane Garazi inguruan kokatu da, hamabi kilometroko sakoneran.

Arratsaldean sentitu da dardara, 16:27an
Donibane Garazin —irudian— 3,5 graduko lurrikara neurtu dute.
Donibane Garazin —irudian— 3,5 graduko lurrikara neurtu dute. GAIZKA IROZ

Ugaitz Agirre -

2015eko abuztuak 6
Richter eskalan 3,5 graduko indarra markatu zuen atzo arratsaldean Baxenabarren izan zen lurrikarak. Epizentroa Donibane Garazi inguruetan kokatu zen, eta lurrazaletik hamabi kilometro sakon. 16:27an sentitu zen dardara, eta bi minutu iraun zuen mugimendu sismikoaren eraginak. Halere, ez zuen ez zauriturik ez kalte materialik eragin.

«Mugimendua baino harrabotsa» izan zela adierazi du Iholdiko herritar batek, Euskal Irratiak kateari emandako lekukotasunean. Gainera, «biziki fite» gertatu zen, bizpahiru segundoko kontua izan omen zen, haren arabera. Iholdi epizentrotik hogei kilometro eskasera dago. Bestalde, Alduden (Baxenabarre) —hogei kilometrora— eta Aurizberrin ere (Nafarroa) —30 kilometrora—, sentitu zuten lurrikara, nahiz eta han ere zarata eragin zuen batez ere.

Ohikoak ez izan arren, Pirinioen oinpean, noizbehinka, gertatu izan dira atzokoaren gisako lurrikara eta dardara txikiak. Azken lurrikararik esanguratsuenak Iruñerria astindu zuen, 2013ko martxoaren 21ean; 3,7 graduko indarra izan zuen dardara hark. Nafarroako hiriburuko hainbat lekutan antzeman zen dardara, baita inguruko zenbait herritan ere; Berriozarren eta Irurtzunen, kasurako. Orduko hartan, Espainiako Informazio Sismikorako Zerbitzuak esan zuen ez zela ohikoa Iruñerrian lurrikarak sentitzea.

Urte bereko Urtezahar egunean, Okzitanian beste lurrikara bat izan zen, kasu hartan 4 gradukoa. Lapurdin ez ezik, Nafarroan eta Gipuzkoan ere sentitu zen lurrikararen dardara.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna