Lekualdatze motorizatuen %32 soilik egiten dira garraio publikoan Bizkaian

Bizkaiko herritarren %90ek eskuragarri dute garraio publikoa. Udalerri guztietara iristeak urtean 359 milioi euroko kostu operatiboa du

2018ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Bizkaitarren %90ek eskuragarri dituzte gutxienez bi garraiobide publiko. Are gehiago, biztanleen %92 geltokiren batetik 300 metrora bizi dira. Halere, lekualdatze motorizatuen %32tan soilik erabiltzen dituzte zerbitzu horiek; hau da, herritar gehienek autoa edo motorra aukeratzen dute. Hala erakutsi du Bizkaiko garraio publikoaren egungo egoeraren diagnostikoa agiriak. Vicente Reyes Bizkaiko Aldundiko Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Saileko diputatuak eman zituen datuak atzo, Bizkaiko garraio publikoaren 2018-2028 aldirako plan estrategikoaren lehen fasearen aurkezpenean.

Plan horren bidez, Reyesek gogoeta bultzatu du, garraio zerbitzu publikoaren etorkizuna nolakoa izango den erabaki asmoz: «Garraio publiko gehiago jartzeak ez du beti esan nahi auto bidezko lekualdatzeak murriztuko direnik». Argudiatu du ibilgailua erabiltzea norberaren «hautu pertsonala» dela. Txostenaren arabera, krisi garaian jaitsi egin zen ibilgailu pribatuen erabilera, eta orain berriro igo da.

Garraio publikoa eskaintzeko behar den gastu operatiboen berri ere eman du txostenak: urtean 359 milioi euro erabiltzen dira garraio publikoa Bizkaiko udalerri guztietara irits dadin. Kopuru horren %69 lortzen da bizkaitarren zergetatik, 248,3 milioi, hain zuzen. Tarifa sarreren bidez, aldiz, mantentze gastuen %29 baino ez da eskuratzen; alegia,105,3 milioi euro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.