Irudia. Las Palmas

Ondarroako portua, droga trafikoan nahasia

ERTZAINTZA.
2018ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
Ertzaintzak Guardia Zibilarekin, Espainiako Poliziarekin eta Aduana Zaintzeko Zerbitzuarekin batera egindako ikerketa batean, 2.500 kilo kokaina atzeman ditu itsas zabalean, Titan III itsasontzian. Joan den asteartean atzeman zuten itsasontzia, eta eskifaiako lau kideak atxilotu zituzten; atzo iritsi zen ontzia Las Palmasko portura. 2016. urteaz geroztik jarraitu diote arrastoa. Ondarroan (Bizkaia) detektatu zuten Zumaia II izenarekin, baina, ondoren, Titan III izena jarri zioten. Ertzaintzaren arabera, ontziaren «helburu bakarra» droga kantitate handiak garraiatzea zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.