Irudia. Iruñea

Manifestaziora deitu dute gaztetxekoek

I. URIZ / FOKU.
2018ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
Maravillas gaztetxeko kideek manifestaziora deitu dute abuztuaren 25erako. Espazioa defendatzen jarraituko dutela adierazi dute, eta gogor erantzun diete Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramaileak astelehenean egindako adierazpenei. Esan dute elkarrizketarako prest daudela, baina gobernuari dagokiola gauzak aldatzea lehenik: «Eman dezatela haiek lehen pausoa». Ohartarazi dute ezin dela elkarrizketarik izan salaketak eta husteko agindua kendu ezean. Normaltasunaren bila, gaur irekiko dituzte gaztetxeko ateak berriz. Desjabetuen memoria jardunaldiei emanen diete h asiera, Maravillas Lambertoren aldeko omenaldi batekin. Uxue Barkos lehendakariak ere egunotako jarrerari eutsi dio, «huste ordenatu» baten alde. Gazteentzako espazio bat bilatzeko borondatea azaldu du, baina ez okupazioaren bidez, hori «elkarrizketa ukatzea baita».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.