Irudia. Viana

40 urteko langile bat hil da Vianan

NAFARROAKO FORUZAINGOA.
2018ko abuztuaren 12a
00:00
Entzun
Papelera del Ebro enpresan ari zela, laneko istripua izan zuen atzo behargin batek, Vianan (Nafarroa). Foruzaingoak jakinarazi zuenez, 15:00 aldera jaso zuten deia. Langilea enpresako teilatuan ari zen konponketak egiten; amildu, eta makina baten gainera erori zen. LogroƱoko suhiltzaileei ere eman zitzaien abisua. Suhiltzaileetako osasun zerbitzuek lortu zuten langilea makinatik erreskatatzea, baina ordurako hilda zegoen. Foruzaingoa eta Lizarrako Polizia judiziala joan ziren istripuaren lekura, eta azken horren eskuetan geratu da ikerketa. Hildakoa gizonezkoa zen, 40 urte zituen, eta Zaragozan bizi zen (Espainia). Gutxienez bi istripu hilgarri gertatu dira asteon. Joan den astelehenean, kamioilari bat hil zen Urdulizen (Bizkaia). Aurreko astean, beste lau langile hil ziren lan ezbeharretan, eta, urtearen joanean, 33 dira, LABen zenbaketari erreparatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.