Kanporatze agiria onartu dute Angeluko ibiltarien 120 karabanentzat

Eneko Etxegarai Urain.
Angelu
2018ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Angeluko (Lapurdi) Zaldunen hondartzatik gertu dauden ibiltarien 120 karabanak kanporatzeko agindu du Baionako auzitegiak. Epaileak onetsi egin du Claude Olive hiriko alkate eta Euskal Elkargoko exekutiboko kideak ibiltarien kontra jarritako salaketa.

Igandean iritsi ziren Lapurdiko hirira, eta dauden eremuan sartzeko segurtasun sistema hondatzeagatik kondenatu ditu epaiak. Hots, hondartzara bertaratzea oztopatzen duten hesi eta harriak mugitu dituztela. Uxer bitartez abisatu dituzte epaitegiaren erabakiaz. Horrez gain, Olivek itsasbazterreko legea baliatu du ibiltariak kanporatzeko eskatzeko, eta prozedurak irekirik segitzen du. Legearen arabera, eremu horretan ezin da bizigarria den egiturarik jarri.

Udaro errepikatzen ari den errealitate bat da, eta konstatazioa bera da: instituzioek ez dute ibiltarien harrerarako legea betetzen. Lege hori 2000ko uztailaren 5ekoa da, eta 5.000 biztanle baino gehiagoko herriak behartzen ditu pasabide handientzako eremu bat izatera. Gaurko egunean Euskal Elkargoari doakio legearen betetzea, baina ez da oraingoz inolako proiekturik instituzioaren egitasmoetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.