Hezkuntzako LEPko lanpostuetatik 424, euskaraz Nafarroan

2018ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernuak atzo jakinarazi zituen hezkuntzako lan eskaintza publikoaren xehetasunak. Eskainiko diren 1.141 postuetatik 424 euskarazkoak izango direla zehaztu du Maria Solana Hezkuntza kontseilariak. Aldiz, gaztelerazko lanpostuak izango dira gainontzeko 717ak. Arloka, postu horietatik 689 DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagozkio, eta maisu-maistren kidegoari dagozkio beste 430. Amaitzeko, 22 Musika eta Arte Eszenikoen katedradunei eskainiko zaizkie. DBHko postuen zati bat ekainerako deituta dagoen deialdian txertatzeko asmoa adierazi du Solanak: «Hori da Hezkuntza Departamentuak eta neronek azaldu dugun asmoa».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.