Irudia

'New Horizons', Plutonetik oso hurbil

2015eko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Bederatzi urteko bidaia luzearen ostean, New Horizons espaziontziak historia egin du: Pluton planeta nanotik inoizko distantzia motzenera gerturatu da; 12.500 kilometrora, hain zuzen ere. Pluton planeta kategoriatik planeta nano mailara jaitsi baino hilabete gutxi batzuk lehenago hasi zuen bidaia NASAren espaziontziak. «Pluton orain arte uste zena baino zerbait handiagoa da: uste baino 80 kilometro gehiagoko zabalera eta 2.370 kilometro gehiagoko diametroa du». Hori izan da NASAk atera duen lehen ondorioetako bat. 480 kiloko espaziontzia Plutonen eta bere ilargien inguruko ahalik eta informazio gehien biltzen saiatu da. Horretarako, 22 ordu igaro zituen NASArekin harremanetan jarri gabe. Egitekoak hainbat arrisku zituen espaziontziarentzat: 49.889 kilometro orduko abiaduran, aurreikusi gabeko harri txikiren batekin talka egitea nahikoa zen erabiltezinik gelditzeko. Gaur goizaldean argitzekoa dute operazioa ondo atera den ala ez. NASA / JHUAPL / SWRI / HANDOUT / EFE
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.