Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Gizartea Erraustegiaren lizitazioa geratzeko beste helegite bat bota du atzera epaitegiak

Publizitatea

Gizartea

Erraustegiaren lizitazioa geratzeko beste helegite bat bota du atzera epaitegiak

GuraSOS plataformak jarria zuen errekurtsoa, GHK-k Zubietako plantaren kontratazio txostena onartzeko eginiko bilera baliogabetzeko
Abenduan onartu zuen GHK-k plantaren adjudikazioa.
Argazkia: GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

2017-01-10 / Maite Asensio Lozano

Zubietako errauste plantaren lizitazioa geldiarazteko GuraSOS plataformak aurkeztutako beste helegite bat bota du atzera Donostiako Administrazioarekiko auzien Epaitegiak. Zehazki, erraustegiaren kontratazio txostena onartzeko GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak uztailean egindako bilkura bertan behera uzteko eskatua zuen elkarteak.

Oraingoan, epaitegiko 3. aretoak hartu du erabakia —auzia abenduan ebatzi zuela argudiatuta—. Izan ere, joan den astean 2. aretoak ere ez zuen tramiterako onartu GuraSOSen beste helegite bat, baina Gipuzkoako Foru Aldundiari agindu zion lizitazio prozesua gelditzeko, EAEko Auzitegi Nagusiak auziaren muinaz —diputazioak ukatutako parte hartze prozesua— ebatzi arte.

Aldundiak ohar bidez jakinarazi du «bereziki garrantzitsua» dela atzoko ebazpena, «berariaz erreparatzen baitio kontratazio txostenari». Ez zuen jarrera bera agertu iragan osteguneko ebazpenaren ondoren, Ingurumen Departamentuak orduan adierazi baitzuen ez zuela «aldaketarik ikusten egoeran».

Publizitatea

Sortu kontua
Maite Asensio Lozano Maite Asensio Lozano

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak