Urriaren 20ko manifestazioa Donostian izango da, ez Bilbon

Erredakzioa
Donostia
2018ko irailaren 9a
00:00
Entzun
Sare herritar plataformak Orain Presoak dinamikan datorren urriaren 20rako antolatutako manifestazioa Donostian izango da, eta ez, udaberrian iragarri zuten bezala, Bilbon. Izan ere, urriaren 20an Bilbao Night Marathon izango da Bilbon, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak esan du bi ekitaldiak ezin direla egin egun berean. Sarek kontuan hartu du arazoa, eta manifestazioa Donostian egitea erabaki du, atzo jakinarazi zuenez. 17:00etan hasiko da martxa, Antiguako tuneletik.

Plataformak dio presoak Euskal Herrira gerturatzeak lehentasuna duela. «Oraindik indarrean den espetxe politika aldatu ezean, giza eskubideak urratuak izateaz gain, presoen senideek sufrimendua pairatzen jarraituko dute». Neurriak eskatu dizkiote Madrili.

Bi martxa gaur

Kalera Kalera-k deituta, euskal presoen «askatasunaren» aldeko manifestazioa izango da gaur Donostian, 13:30ean, Bulebarretik abiatuta. AEMek ere martxa bat antolatu du Donostian gaurko (13:00, Bulebarra), presoen amnistia aldarrikatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.