Albistea entzun

Transexualitate egoeran dagoen 4 urteko ume baten izen aldaketa onartu dute

Tolosako Instrukzioko 3. Epaitegiak aintzat hartu du adingabearen familiaren eskaria.

2013an Gasteizko epaitegi batek berdin ebatzi zuen
Katalunian suizidatutako gazte transexuala omendu zuten abenduan.
Katalunian suizidatutako gazte transexuala omendu zuten abenduan. J.C.R. / ARP

Jon Rejado -

2016ko otsailak 3

Luciaren izena eta haren sena bat datoz Erregistro Zibilean, 2015eko urriaren 28tik geroztik. Egun hartan, Tolosako Instruzioko 3. Epaitegiak (Gipuzkoa) izen aldaketa aitortu zion adingabe transexualari, haren familiak galdeginda. 4 urte ditu haurrak. Epaileak «bidezko arrazoia» antzeman du gurasoen eskaeraren atzean; «erregistroaren datuak haurraren errealitate sozialera egokitzeko beharra» ikusi du.

Epaileak frogatutzat jo du Luciaren «sexu morfologikoa» ez zetorrela bat bere «genero nortasunarekin». Egoera hori egiaztatu zuten gurasoek, txosten bidez: Luciak «genero disforia» du diagnostikatua. Halaber, neskatoaren klasekide baten lekukotasuna aintzat hartu zuen; eskolan zein herrian denek Lucia deitzen dutela azaldu zuen umeak.

Chrysallis Euskal Herriko adingabe transexualen familien elkarteak eman du albistearen berri. Gipuzkoan ildo horretan ematen den lehen ebazpena dela argitu du, eta 2013an Araban beste bat izan zela oroitarazi du. Dena den, salatu dute ez dagoela irizpide bakarra kasu horien gainean ebazterakoan: «Espainiako Estatuan izena aldatzearen aldeko 30 auto inguru daude, baina erabakia epaile bakoitzaren esku geratzen da». Hots, Luciaren eskaera beste epaile batek hartu izan balu emaitza bestelakoa izan zitekeela azaldu du Chrysallisek.

Hori dela eta, transexualitate egoeran dauden adingabeen egoera aintzat hartu eta araudia aldatzea galdegin du elkarteak. Izena aldatu ez ezik, Erregistro Zibilean ageri den sexua ere aldatzeko aukera izan dezaten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Hainbat herritar Hendaiako hondartzako pasealekuan, artxiboko irudi batean. ©Guillaume Fauveau

Bihartik, Ipar Euskal Herrian ez da maskararik jantzi beharko kanpoaldean

Uxue Rey Gorraiz

Igandetik aitzina, ez da etxeratze agindurik izanen. Aldaketa espero baino lehenago sartuko dira indarrean, uztailaren 1ean espero baitzen bertan behera gelditzea.

Konstituzio Kontseluaren ebazpena salatzeko protesta egin zuten Baionan, maiatzaren 29an. ©Bob Edme

Konstituzio Kontseiluak murgiltzea onetsi du Seaskan, baina ez sare publikoan

Oihana Teyseyre Koskarat

Maiatzean emandako ebazpenari buruzko xehetasunak eman ditu, murgiltze ereduaren inguruan.

LABIren bilera bat, artxiboko argazki batean. ©EFE

Labi batzordea ostiralerako deitu du Urkulluk

Jone Arruabarrena

Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian neurriak arinduko dituztela iragarri dute azken egunetan.

Nork gobernatzen du (eta nork ez)? Gobernantza eredu berri baterantz

Bihar izango da Hamaika Gara-ren seigarren solasaldia

Jone Arruabarrena

Tarana Karim, Amets Martinez de Heredia, Jule Goikoetxea eta Manu Martinez mintzatuko dira zikloko azken-aurreko mahai inguruan. 20:00etara atzeratu da biharko solasaldia, arazo teknikoengatik.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.