Bi bortxaketa salatu dituzte Baionako bestetan

Mugimendu feministak gaur egingo du protesta, 18:00etan, herriko etxean. Gasteizen bi gizon atxilotu dituzte indarkeria matxistagatik
Eraso sexisten aurkako afixa bat, 2016ko Baionako bestetan.
Eraso sexisten aurkako afixa bat, 2016ko Baionako bestetan. I. MIQUELESTORENA

Imanol Eppherre -

2018ko uztailak 31
Baionako besten bezperan jakin da bi bortxaketa salatu direla. Haietako bat ostegunean salatu zuen emakumezko batek, baina larunbatean salaketa kendu zuen. Bigarren sexu erasoa, berriz, larunbat goizaldean gertatu zen. Igandean, Akizeko (Okzitania) polizia etxera joan zen emakumezkoa salaketa jartzeko, eta adierazi zuen ostiralez bestetan zela eta hurrengo egunean Akizen auto batean iratzarri zela. Oraindik instrukzioen inguruko xehetasunik ez du zehaztu Baionako prokuradoreak, baina asteazkenean komunikatzeko asmoa du. Mugimendu feministak elkarretaratzera deitu du gaurko, 18:00etan, Baionako herriko etxearen aurrean.

Gasteizen ere asteburu iluna izan da. Poliziak helarazi duenaren arabera, bi eraso matxista izan dira; biak Aranbizkarra auzoan —baina ez dago loturarik bien artean—. Lehena igande arratsaldean atzeman zuten, merkataritza gune batean: udaltzainen patruila batek adineko gizon bat atxilotu zuen, bikotekidea iraindu eta hari fisikoki oldartzeagatik. Bigarren erasoa beranduago jakinarazi zuen ostatu baten jabeak, bere langile bat buruan kolpatua ikusi ondotik. Neskaren bikotekidea atxilotu zuten gero, etxean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna