Elikadura. Hazkurri kontuak

Nolako mahatsa, halako aroma

2014ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Ikasturte honetako Ase eta Gose ere azkenekoetara iristen ari da baina, bukaera eman aurretik, hau astero-astero irakurtzen duzuenoi oparitxo bat ematea deliberatu dugu. Eguraldi hobea, bizimodu kale aldera, harremanak ardoaren inguruan, ardoaz nork gehiago jakin…

Panparroi jardun eta debalde edateko aukera emango dizu zutabetxo honek oraintxe bertan, hartzidurari eta barrikari dagozkion usainez kanpo, ardoen aromaz (besteek baino) gehixeago jakin nahi baduzu, hara:

Mahats zurienak:

• moskatelak, usaintsuak denak: loreak, zitrikoak, ziropako melokotoia, eztia, laranjondo lorea…

• verdejo espainiarrak: mihilu freskoa, belar ebaki berria, loreak, fruta zuriak (sagarra, madaria), meloia…

• chardonnay nafarrak: moskatela gogorarazten dute, fruta hezurdunak (melokotoi, gerezi, abrikota), belarrondoa, lima, gurina…

• gewurstraminer alsaziarrak: aroma konplexu indartsuak, perfumatuak, arrosa, lila, guaiaba, litxi, bioleta, zitrikoak, piperbeltzarekin orekatuak… 

• riesling europarrak: ardo gazteetan, usain arinak: sagarra, zitrikoak, loreak. Zahartu ahala, eztia, gurina, loreak, fruta hezurdunak eta, bereizgarriena: kerosenoa. 
Mahats beltzenak:


• axeria irulegitarra (fr: cabernet franc): mineralak, andere-mahats beltz eta gorria, bioleta…

• axeri handi irulegitarra (fr: Cabernet Sauvignon, ardo ahaltsu eta dotoreak): baia helduak, ahabia, masusta, mugurdia, zedroa, eukaliptoa, bioleta, tabakoa, eta, bereizgarri, piper berdea;

• merlot globalizatua: arana, txokolatea, baia gorrien erreximenta, piperbeltz berdea, laranja mikatza…

• pinot noir frantsesa, aroma dotore tolesgabeak: gerezia, andere-mahats beltza, mugurdia, bioleta, te berdea, oreganoa, erromeroa…

• syrah frantses iparretara: oliba beltza, gatzun edo gesala, krabelina, mundruna, keztatuak, piperbeltz beltza, erregaliza… 

• garnatxa nafarra: oso lurrintsua, fruta gorri freskoa, erreximenta edo marmelada, fruta antzigartua, basoko marrubia, andere-mahatsa, masusta… 

• monastrell katalana: frutatsuak, espezia-ukitua dutenak (ezkaia, iltzea, kanela…) eta fruto beltz heldu-helduen konpota edo erreximenta, izkina gozo bat; 

• tempranillo espainiarra: aroma fin eta dotoreak, fruta gorria (marrubi, andere-mahats, mugurdi, aran beltz eta masusta); zahartzen hasitakoan, bainila, larrua eta kanela. 

Horrela bai, ezta?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.