Elikadura. Hazkurri kontuak

Zereala

2014ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Edo laborea, «laborari» kontzeptuarekin lotuta (latinez labor, esfortzua, nekea; hortik, batetik nekazaritza eta bestetik laborantza termino baliokideak eta, etimologiaz, oso antzekoak). Erromako mitologian nekazaritzaren jainkosa Ceres da gari, arroz eta antzeko elikagaiei abizena eman diena.

Zerealen hazi edo aleak, irin bihurturik, gizakia eta animaliak elikatzeko laboratu dira Neolitotik. Gizakiarentzat elikagai ia osoa izaki, munduan kontsumituenak artoa (Amerikan), arroza (Asian) eta garia (Europa eta Afrikan) dira.

Molde hauetan, batik bat, kontsumitzen dira zerealak:

Alean (arroz, artoa),

Irinetan (gari, zekalea),

Semola (gari gogor, artoa),

Gosariko zerealak (oloa),

Malutak (olo, artoa),

Pasta (gari gogor, espelta),

Alkohola (whiski, garagardoa).

Zereal aleekin lau elikagai multzo hauek egiten dira egun:

1. Labean erretzen diren irinezkoak (ogia, gailetak);

2. Zahia eta, maiz, hozia erauzitakoan, aleak ehotzearen ondoriozkoak (arroz, irin, semolina, gosaltzeko zerealak, zopak, lodigarriak);

3. Gordinik, xigorturik edo egosita dauden ale hartzietatik egiten diren edari distilatuak edo distilatu gabeak (garagardoa, whiskia);

4. Ale osoa duten produktuak (oloa, arroz arrea, kruxpetak, gosaritarako elikagaiak).

Munduan gehien kontsumitzen zerealak eta sasi-zerealak hauek dira:

Funtsezkoak:

Artoa

Arroza: arrunta eta afrikarra

Garia: biguna, espelta, gogorra, almidoitsua, poloniarra, ezkaina (Triticum monococcum subsp. monococcum)

Bigarren mailakoak:

Garagarra: arrunta, sei ilarakoa (Hordeum hexastichon)

Sorgoa

Oloa

Artatxikia: arrunta (Panicum milliaceum), indiarra (Panicum sumatrense), italiarra (Setaria italica)

Zekalea

Tritikalea

Artobeltza: arrunta, tartarikoa

Hirugarren mailakoak eta zereal-antzekoak:

Fonioa: zuria (Digitaria exilis), beltza (Digitaria iburua), ale handikoa (Digitaria deflexa), alpistea (Phalaris canariensis).

Kinoa (Chenopodium quinoa).

Amarantoa (Amaranthus caudatus).

Koixa (Coix lachryma-jobi).

Artatxiki gorria (Eleusine coracana).

Arroz basatia (Zizania palustris).

(Artikulu honetako informazioa Elikadura Hiztegitik hartu dugu, egilearen baimena eskuratuta)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.