HILBERRIA. Paco Perez Luzarreta

Gernika batailoiko azken gudaria

Jon Rejado.
2018ko abenduaren 26a
00:00
Entzun
Paco Perez Luzarreta igandean zendu zen, 96 urte zituela. Jaurrietan (Nafarroa) jaio zen, baina, haur zela, Irunera (Gipuzkoa) mugitu zen haren familia. Hango harrobian eta Hendaiako arma fabrika batean egin zuen lan. Soldadutza egiten ari zela, ihes egin zuen Frantziara, eta Gernika Batailoira lotu zen. 22 urterekin, bertako kapitaina izan zen. Batailoi horrekin, II. Mundu Gerran parte hartu zuen, nazien aurka. Batailoi hartan parte hartu zutenetatik, bizirik zegoen euskal herritar bakarra zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.