Malawiko presidente Bingu wa Mutharika hil da

Berria -

2012ko apirilak 8
LILONGWE. Malawiko irrati publikoak atzo baieztatu zuen Bingu wa Mutharika presidentearen heriotza. Ostiralean hil zen, 78 urterekin, bihotzekoak jota. Ondorengoa aukeratzeko orduan legea betetzeko eskatu zioten AEBek eta EBk Malawiri. Halaxe izan da: konstituzioak agindu bezala, Joyce Banda presidenteordeak hartu du haren kargua. Mutharikak, hain zuzen, 2010ean alderditik kanporatu zuen Banda , ondorengotza prozesuari buruzko eztabaida batengatik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna