D3Mko absoluzioaren kontra helegitea jarriko du fiskalak

D3M eta Askatasunako auzipetuak. J. C. RUIZ / EFE.
2012ko ekainaren 22a
00:00
Entzun
D3M eta Askatasuna auziko hamaika auzipetuak zigortu egin behar direla uste du Vicente Gonzalez Mota fiskalak, eta horregatik, Espainiako Auzitegi Nazionalak 11 lagun horiek absolbituz astelehenean ateratako epaiaren kontrako helegitea jarriko du Auzitegi Gorenean. Auzitegi Nazionaleko aurreneko zigor salak epaian esan zuen ez zela frogatu auzipetuek «jakinaren gainean» lagundu ziotenik ETAri, eta ezin dela erakunde armatuaren eta beraien arteko lotura frogatu. Auzipetuek beren eskubide politikoak indarrean dizutela, eta «ezker abertzalearen ideologiarekin bat egiten duen» alderdi eta hautesle elkarte bat osatzea ez dela delitua gaineratu zuen. Fiskaltza ez dago ados horrekin, eta auzipetuak zigortu egin behar direla uste du, ETAko kide edo laguntzaile izatea egotzita. Gorenak D3M eta Askatasuna legez kanpoko alderdi jo zituenez, haien sustatzaileak ETAko kidetzat jo behar direla argudiatu du. Tribunalak froga ez zuela ondo aztertu ere argudiatu du, eta ez diela akusazioaren argudio guztiei erantzun. Atzo jakinarazi zuen helegitea jarriko zuela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.