Ohiko lore eskaintza eta ekitaldi ofiziala Ciutadellan

2013ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Rafael Casanovaren eskultura aurrean urteroko lore eskaintza egin dute Kataluniako erakundeetako eta alderdietako ordezkariek eta elkarte ugarik. Euriak zertxobait zapuztu du ekitaldia. Monumentutik zintzilik Kataluniako bandera izarduna zegoen, independentista, baina Espainiako bandera ere agertu du talde ultraeskuindar batek. Segituan kendu dute, txalo artean. Generalitateak eta Kataluniako Parlamentuak antolatutako ekitaldi ofizialean, berriz, 6.000 lagun inguru elkartu dira Ciutadellan, katalan hizkuntzari eta Salvador Espriu poetari gorazarre egiteko. PPk, lehen aldiz, ez du parte hartu ekitaldi ofizialean. Ekitaldia Els Segadors ereserkiarekin amaitu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.