Barcinak dio «normala» dela enpresa bati buruz galdetzea

Ikerketa batzordea. JAGOBA MANTEROLA / ARP.
2014ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Idoia Nieves Ogasuneko zuzendari kudeatzaile ohiak Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordean egindako salaketei erantzunez, Yolanda Barcina presidenteak esan zuen «normala» dela gobernuko kideak enpresa zergadun batez galdetzea, «legearen barruan» egiten bada. «Beren eginkizunak betetzeari esku hartzeko saioa deitzen diote batzuek», esan zuen atzo. Barcinak ikerketa batzordean azaldu zuen gauza bera egin zuela PSNko Roberto Jimenezek presidenteorde zela. Mezu elektroniko bat erakutsi zuen horretarako, baina ez guztia, zati bat bakarrik. Hori zergatik egin zuen galdetuta, ezkutatutakoa «erabat semantikoa» zela esan zuen. «Denek egiten dugu hori».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.