Gazte bat larri, ertzainekin liskarra izan ostean Gasteizen

Istiluak Gasteizen. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS.
2012ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
Xuban Nafarrate 19 urteko gaztea Gasteizko Santiago ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean dago, grebaren aldeko mobilizazioetan parte hartzen ari zela ertzainekin liskarra izan eta gero. Buruko traumatismoa du. Efe agentziak zabaldu zuen «arriskutik kanpo» zegoela, baina ospitaleak ez zuen baieztatu. Nafarreteri gertatutakoaren bertsioak kontrajarriak dira: senideen arabera, lurrera erori zen, lurrean zegoela borrekin jo zuten, grebaren aldeko eskuorriak sartu zizkioten ahoan eta altxatzera zihoala pilotakada bat eman zioten; Herrizaingo Sailaren esanetan, aldiz, gaztea ertzainengandik ihesi zihoala lurrera erori eta zauritu zen. Errenterian lau lagun zauritu ziren.

Bilbon, bi ertzain zauritu ziren. Bat ospitalean dago, buruan duen zauriagatik. Herrizaingo Sailaren esanetan, ertzainak auzitegia zaintzen ari zirela, ke ontziak jaurti zituzten barrura, eta ertzainak ustezko erasotzailetako bat atxilotzen saiatu zirenean, gainerakoek harriak bota zizkieten. Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak gertaera salatzeko eskatu dio ezker abertzaleari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.