Munduko txoko askotan, euskararen alde lasterka

Korrika, Bartzelonan, orain bi urte. EUSKAL ETXEA.
2011ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Aurreko aldietan bezala, munduko beste hainbat txokotan ere egingo dute lasterka euskararen alde. Bartzelonan, bihar egingo dute, Euskal Etxeak antolatuta. Euskal Etxetik irtenda, Cotxereseraino egingo dute Korrika. Hala, Bartzelonako paraje esanguratsuenak igaroko dituzte. 11:30ean abiatuko dira, eta 13:00 aldera amaituko. 14:30erako herri bazkaria antolatu dute. Arratsaldean, trikipoteoa izango da, 17:00etan hasita, eta 20:00etan, kontzertua, El Belda i El Conjunt Badabadoc eta Esne Beltza taldeekin. Txilen ere, Bihar egingo dute Korrika, Santiago hiriburuan. Lasterka egitearekin batera, aurtengo Korrikaren kantaren lipdub bat prestatu dute, Arma plazan.

Australian estreinakoz egingo dute Korrika, igandean. Gure Txokoa elkarteak bultzatu du, eta lasterkariak Opera House eraikin ospetsutik abiatuko dira.Shanghain ere egingo dute, igandean. Lasterka egin, eta 13:00ak aldera bazkaria egingo dute Euskal Etxean. San Frantziskon, New Yorken, Boisen, Madrilen, Londresen, Mexikon, eta abarretan izango da Korrika.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.