Atxilotuen eskubideak urratu direla dio ELA-Ertzaintzak

2013ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Operazioa salatzeko ohar bat kaleratu du ELA-Ertzaintzak: akusatuak atxilotu beharrik ez zegoela esan du, errugabetasun printzipioa urratu zaiela eta Barne Ministerioak «tentsio soziala» sortu nahi izan duela. «Dispositibo honek salbuespen judizialeko denboretara garamatza», adierazi du. Bakea egonkortzeko garaia dela ohartarazi, eta hori eragile guztien lana dela esan du.

Astelehenean Ertzaintzak Guardia Zibilarekiko duen «menpekotasuna» agerian geratu zela eta, «haserrea» azaldu du sindikatuak. Ertzaintzaren «izaera integrala» aldarrikatu du, eta Jaurlaritzari zein Segurtasun Sailari «gertaeren larritasunaren tamainako erantzun politiko eta instituzionala» eskatu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.