Udal eta foru hauteskundeak

Donostia aldatzeko botoa eskatu du EAJk

Eneko Goia. BERRIA.
2011ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Eneko Goia Donostiako EAJren alkategaiaren hitzetan, Donostiaren aldaketa dago jokoan udal hauteskundeetan. Izan ere, jeltzaleentzat luzea da Odon Elorzak gidatutako gobernuaren porroten zerenda: «Hauteskundeetan honi erremediorik jartzen ez badiogu, donostiarrok gauza berberak jasaten jarraitu beharko dugu hilaren 23tik aurrera». Horren adibidetzat hartu ditu gauzatzera iritsi ez diren etxebizitzen makropromozioak, «edo errealitate bihurtzear 20 urte daramatzan autobusen geltokia». Krisi ekonomikoak hirian 10.000 langabe utzi dituela-eta, Goiak esan du EAJren gobernu eredua dela donostiarren bermerik onena. Haatik, gobernua aldatzeko EAJren alde bozkatzeko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.