'Euskal Herriari begira' ataria erabilgarri dago Interneten

Aurkezpena, Bilboko burtsan. M. RAMIREZ / ARP.
2013ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Euskal Herriaren garapen orekatua lantzeko, beharrezkoa da herria zertan den ezagutzea, herrialde, eskualde eta herri bakoitzeko egoeraren berri izatea, gabezia, behar eta ahulguneak ezagutzea. Diagnosi osatua izatea. Horretarako tresna lantzen ari da Udalbiltza: Nazio Eraikuntzarako Behatokia. Baina hori sortu aurretik, proiektu horren atal garrantzitsu bat mahai gaineratu du: Euskal Herriari begira ataria. Euskal Herriaren lurralde ikuspegia emango du bertan, datu, estatistika, mapa eta grafikekin. Datu esanguratsuen analisiak plazaratuko ditu, eta alderaketak egin.

Martxan da ataria, nahi duen guztiaren eskuragarri. www.udalbiltza.infowebgunean atal berezia du, eta, oraingoz, sei ataletan banatutako 28 adierazpide ditu. Horiek, baina, azterketa eta egoeren arabera aldatuz joango dira.

Oso grafikoa da orria, daturik esanguratsuenak mapetan kolore bidez bereiziak ditu, eta herriz herriko alderaketak egitea ahalbidetzen du. Gai mamitsuak daudenean, monografikoak ere zintzilikatuko direla azaldu du Imanol Esnaola Gaindegiako koordinatzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.