Desobedientziaren aldeko manifestazioa atzeratu dute

2013ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Luis Goñi eta Xabier Sagardoi gazte barañaindarren egoeraren berri eman eta elkartasuna adierazteko larunbaterako deitutako manifestazioa atzeratzea erabaki dute antolatzaileek. Herri harresiaren dinamikaren barruan, desobedientziaren alde diren pertsona guztiei sei urteko espetxe zigorraren aurka bat egiteko eskatzen zaie. Iruñerriko hainbat gizarte mugimenduk deitu dute mobilizaziora, baina Herrira-ren aurkako operazioa dela-eta Bilbon egingo den manifestazioarekin bat egin ez dezan, deialdia atzeratu egingo da. Oraindik ez da zehaztu noiz egingo den. Bestalde, Sagardoi, igandean atxilotu baitzuten, jada espetxean da. Tratu egokia izan duela jakinarazi die senideei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.