Hemeroteka

2014ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
BARRIOLAK BADU JADA

Irujorekin batera josi du falta zitzaion txapela, Olaizola II.aren, ezezagun atzoko partidan, eta Aretxabaletaren aurka nekearen borroka irabazi ondoren. Irujorentzat garaipen garrantzitsua izan zen, baina are hunkigarriagoa Barriolarentzat.

Javi Leone. Diario de Noticias.

BADA BAKEA BARRIOLARENTZAT

Irujok eskuinarekin gozatu zuen, eta Barriolak Olinpoa eraman zuen etxera hozkada pare bat emateko. Leitzarra, umezurtz binakakoan, bere burua eta zerua aurkitu zituen lanari esker. Lanari eta pilotarekin altuera eta pareta bilatzeari esker.

Igor G. Vico. Deia.

ABELEK KRIPTONITA AURKITU ZUEN

Abel Barriolak azken urteetan pilotari askok argitzen saiatu diren ekuazioan argitu zuen. Bere partida bikainak eta Irujoren eskuinak Olaizola II.ak gizatiar bilakatu zuten. Abelek txapelduna makurrarazi zuen kriptonita aurkitu zuten.

Jon Ormazabal. Gara.

BARRIOLAK AMESTURIKO PARTIDA

Irujok, eskuinarekin zorrotz, eta leitzarrak, ezin hobe, atzeko koadroetan erabaki zuten finala. Aretxabaletak ezin izan zion erantzun aurrelariek piloteoan izan zuten aginteari, eta Olaizola II.ak, behartuta, ohikoa dena baino gehiago galdu zuen.

Joseba Lezeta. El Diario Vasco.

BURDINAZKO TXAPELAK

Pilota borobila da, eta zaleak huts egin zuen berriz. Irujok eta Barriolak partida gogortu zuten, Aimar ezerezean utzi eta Aretxabaleta zanpatzeko. Olaizola II.a ez zen beste batzuetakoa izan, eta normalean baino huts gehiago egin zituen.

Joseba Fonseca. M. Deportivo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.