Aralarrek salatu du Espainiak ez duela aitortu kaltea

2012ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
Espainiako Estatuak onartu egin behar luke duela 75 urte Gernikan egindako kaltea, Aralarren irudiko. «Memoria historikorako hain garrantzitsua den egun honetan», Gernikako herriari egindako kaltea aitortzeko exijitu dio, komunikabideetara igorritako oharrean. «Beharrezkoa da iraganaren berrikusketa kritikoa egitea», esan du Dani Maeztuk, Gernikan bertan, «garrantzitsua da egia ezagutzea, justizia egitea eta biktimen aitortza eta erreparazioa».

Hala, eskaera zehatza egin dio Maeztuk Espainiako Gobernuari: Alemaniako Gobernuak hartutako bideari jarraitzeko eskatu dio, gogora ekarriz, nazismoarekin lotura zuzenik eduki ez arren, Gernikako herriari mina onartu ziola.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak