Askabide prostituten elkartea auzitik kanpo

2013ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Askabide elkartearen abokatu Javier Beramendik ere hartu zuen hitza aurretiazko gaietan. Elkarteak auziarekin «inolako zerikusirik» ez duela azpimarratu zuen, eta, beraz, auzitik aparte uzteko eskatu zuen. Izan ere, azaldu zuen prostituzioan aritzen diren langileen laguntzarako elkartea dela Askabide, eta Bilboko Zorroza auzoan dagoen Askabide herriko tabernarekin nahastuta sartu zutela elkarte hori auzian. Fiskaltzak eta gainerako akusazioek arrazoia eman zioten Javier Beramendiri, eta epaileak epaiketatik ateratzeko baimena eman zien elkarteko ordezkariei. Nolanahi ere, elkarte hori auzian nahastuta eduki dute sumarioak iraun duen 11 urteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.