Jendetsua eta berezia izan da azken ostiraletako zita

Arrasaten eginiko harrera. R. B / ARP.
2014ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
Atzo, hilabeteko azken ostirala izanik, preso eta iheslarien eskubideen aldeko mobilizazioak egin zituzten hamaika herri eta auzotan. Atzokoak ohi baino jendetsuagoak izan ziren leku batzuetan. Eta bereziak. Hainbat herritan ezohiko deialdia egin zuten eta iheslari ohi talde bat ere batu zen. Hala gertatu zen, adibidez, Zarautzen (380 lagun bildu ziren), Zestoan, Zegaman, Ataunen, Donostian eta Arrasaten. Beste herri hauetan ere egin zituzten mobilizazioak: Leaburu-Gaztelun (30), Villabonan (70), Ikaztegietan (15), Berastegin (22), Iruran (15), Zizurkilen (27), Berrobin (6), Ibarran (80), Anoetan (34), Mutrikun (300), Zaldibian (101), Getarian (33), Usurbilen (123), Hondarribian (60), Irunen (95), Deban (65), Lezon (29), Lasarten (160), Mendaron (17), Bakion (42), Erandion (48), Mungian (40), Zeberion (27), Larrabetzun (135), AbadiƱon (60) Berriozarren (50), Lesakan (47), Leitzan (50), Irurtzunen (18), Gasteizen (480), Bastidan (22) eta Zuian (30).Zestoan, berriz, Ertzaintzak galarazi egin zuen elkarretaratzea, Kontxi Lopetegi iheslari ohiari omenaldia egiten ari zirela argudiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.