Protestek ez dute etenik epaituen herri eta auzoetan

2012ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalean 13 euskal herritarren aurkako epaiketak aurrera jarraitzen duen bezala, Euskal Herrian aurrera darraite epaiketa salatu eta auzipetuei babesa emateko ekitaldiek. Datozen egunetan ere, hainbat protesta izango dira epaituen herri eta auzoetan. Bihar bertan, esaterako, Bilboko Santutxu auzoan manifestazioa egingo dute 20:00etatik aurrera Egunkaria plazatik abiatuta. Auzokoak dituzten Jose Antonio Munduate eta Xabier Isasari babesa emango diote, bereziki.

Erandiokoa den Iker Rodrigori eta gainontzeko auzipetuei babesa emateko, ostiralean egingo dute manifestazioa Erandion. Gaur egingo dute deialdia agerraldi jendetsu batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.