Lan hitzarmena sinatu dute Amurrioko Kider Store Solutions enpresan

Berria

2018ko apirilak 17
AMURRIO. 2018tik 2020ra arteko lan ituna itxi dute Kider Store Solutions enpresan, Amurrion (Araba). Enpresako 166 langileei urtero %3,5 igoko diete soldata, eta 24 ordu txikituko diete lanaldia. Dendetarako ekipamendua egiten du Kiderrek, eta duela hiru urte sortu zen enpresa, Kider taldea likidaziora joan ondoren. LSB-USO da langile batzordean ordezkariak dituen sindikatu bakarra.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna