Grebara deitu dituzte Vicinay enpresako langileak, lan itun berritua eskatzeko

Berria

2018ko apirilak 17
SESTAO. Gaur goizeko seietatik aurrera 24 orduko greba batera deitu dituzte Vicinay enpresako 155 langileak, Sestaon (Bizkaia). Sindikatuek salatu dutenez, bi urte eta erdi daramatzate hitzarmenik gabe. Goizean manifestazioa egingo dute enpresa ataritik Sestaoko Udaletxeko plazaraino, eta arratsaldean Bilboko Alondegian elkartuko dira, enpresak sari bat jaso behar duelako han.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna