'Brexit'-aren trantsizioaren inguruko negoziazio teknikoak abiatu dituzte

2018ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
BRUSELA. Heldu den urteko martxoaren 29an da indarrean sartzekoa brexit-a, eta egun horren ostean bi urteko trantsizioa etorriko da. Europako Batasuneko eta Erresuma Batuko ordezkariek epe horren inguruko negoziazio teknikoak abiatu zituzten atzo. Ipar Irlanda eta Irlanda arteko muga izango dute hizpide, besteak beste, ostegunera arte luzatuko diren elkarrizketetan. The Guardian egunkariak argitaratutako inkesta baten arabera, baina, soilik herritarren %16k uste dute ondo bidean doala estatu kide izateari uzteko prozesua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.