Bahrainek debekatu egin du oposizioko buruak hauteskundeetara aurkeztea

Berria -

2018ko ekainak 12
MANAMA. Bahraingo oposizioko liderrei hauteskundeetara aurkeztea debekatzen dien lege bat berretsi du Hamad bin Isa al-Khalifa erregeak. Parlamentuak maiatzean onartu zuen, «estremistek» eserlekurik izatea galarazteko. Oposizioko Al-Wefaq alderdi xiitari eragiten dio nagusiki. Egun ilegaltzat jotzen da, eta parlamentuko 40 eserlekuetatik 18 zituen 2011n herritarren protestak hasi aurretik. Bahraingo herritar gehienak xiitak dira, baina monarkia sunita bat dago boterean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna