Muruetak 'Gevred' atunontzia itsasoratu du, Bretainiako konpainia batentzat

Berria -

2015eko ekainak 18
ERANDIO. CFTO konpainiarentzat egin behar dituen bi atunontzietako lehenengoa itsasoratu zuen atzo Murueta ontziolak, Erandion (Bizkaia). Bretainiako Konk-Kernev portuan du egoitza CFTOk, eta hamahiru atunontzi-izozkailu ditu, zortzi Ozeano Indikoan eta bost Atlantikoan. 77 metroko ontzia da Gevred, eta Muruetak egindako 305. itsasontzia. Azaroan entregatuko dio CFTOri, makina guztiak sartu eta itsasoan lehen probak egin ondoren. Beste bi atunontzi eta dragaontzi bat eraikitzen ari da Murueta.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna