EAEko Auzitegi Nagusiak ere baliogabe jo du erraustegia gelditzeko akordioa

2013an egin zuten akordioa orduko aldundiak eta enpresek.
2013an egin zuten akordioa orduko aldundiak eta enpresek. J.C.RUIZ / ARGAZKI PRESS

Berria -

2018ko urtarrilak 13
DONOSTIA. Donostiako auzitegi batek egin zuen bezalaxe, EAEko Auzitegi Nagusiak ere ez du aintzat hartu Gipuzkoako Foru Aldundiko aurreko gobernuak —EH Bildu agintean zela— erraustegiaren auzian jarritako helegitea, eta legez kanpokotzat jo du 2013ko akordioa: haren bidez adostu zuten diputazioak eta enpresa taldeak Zubietako errauste planta ez egitea. Egungo foru gobernuak orduko kargudunen aurkako legezko neurriak iragarri ditu; eta EH Bilduk jakinarazi du Espainiako Auzitegi Gorenean jarriko duela beste helegite bat.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna