Elkarretaratzea egin dute Zornotzan, Ibon Urrengoetxearen hilketa salatzeko

Hilketa salatzeko, jendetza bildu zen atzo arratsean Zornotzan.
Hilketa salatzeko, jendetza bildu zen atzo arratsean Zornotzan. M. RAMIREZ / ARP Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2017ko abenduak 27

ZORNOTZA. Elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean Zornotzan (Bizkaia), Ibon Urrengoetxearen hilketa gaitzesteko. Larunbat goizaldean hil zuten 43 urteko gizona, Bilbo erdialdean, kalean; Poliziaren hipotesia da lapurreta egin ziotela, eta kolpeka hil zutela. Bi gizonezkoren bila ari dira. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak hilketa salatu du, eta eskatu du ez emateko Bilbo hiri «segurtasungabea» den irudia.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Albiste gehiago

Baheketa selektiboak egin zituzten, besteak beste, Ordizian (Gipuzkoa). ©Gorka Rubio / FOKU

Ia 2.000 kutsatu egun bakarrean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

20.810 proba egin dituzte Hegoaldean, eta 1.959 pertsonak eman dute positibo. Bizkaian, egoera larriagotu egin da, eta intzidentzia tasak 500 positiboren langa gainditu du, baita Bilbokoak ere. 800 lagun daude ospitalean koronabirusagatik; 140, ZIUan.

 ©Jon Urbe / Foku

Euskaraldian 70.000 pertsonak eman dute izena orain arte

Lander Muñagorri Garmendia

Izena eman dutenen artean, %20k ez zuten  parte hartu I. Euskaraldian. Egoera berezian bada ere parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek.

Protestariek hainbat edukiontzi erre dituzte Bilboko erdigunean. ©Miguel Toña / Efe

Urkulluk «terroristatzat» jo ditu atzo Bilbon gertatuko istiluak

Berria

Bart gauean berrehun bat lagun elkartu dira Indautxun, segurtasun neurriei muzin eginez, eta hogei edukiontzi baino gehiago erre dituzte ertzainekin izandako istuluetan. Sare sozialetan zabaldu dute deialdia, eta Ertzaintza ikertzen ari da deitzailea zein den.

Iñigo Urkullu lehendakaria legebiltzarrean, artxiboko irudi batean. ©Adrian Ruiz de Hierro/ Efe

Jaurlaritza neurri murriztaileagoak ezartzea aztertzen ari da

Berria

Urkulluk onartu du pandemiaren garapena «larria» dela, eta iragarri du aztertzen ari direla gaueko aisialdian, kirolean eta hezkuntzan neurri murriztaileagoak ezartzea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna