Myanmarko armadak esan du 400 lagun hil direla rohingyen aurkako oldarraldian

Astebetean, 38.000 zibil inguruk alde egin dute Myanmartik.
Astebetean, 38.000 zibil inguruk alde egin dute Myanmartik. NYUNT WIN / EFE

Berria

2017ko irailak 2
NAYPYIDAW. Myanmarko armadak adierazi du 400 lagun hil direla astebetean rohingyen aurkako oldarraldian. Armadaren arabera, hildako 370 «matxino rohingyak» dira, hamalau zibilak eta hamahiru poliziak eta militarrak. Armadak eta muturreko budistek egindako erasoetatik ihesi, gutxienez 38.000 rohingya Bangladeshera joan dira. Myanmarren onarpenik ez duten etnia bat dira rohingyak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna