Hautetsontzi batzuk erre dituzte Iraken, bozak berriz kontatzeko agindu ostean

Hautetsontziak, erretako almazenen kanpoaldean.
Hautetsontziak, erretako almazenen kanpoaldean. MURTADHA RIDHA / EFE

Berria -

2018ko ekainak 12
BAGDAD. Irakeko maiatzeko hauteskunde orokorretako hainbat hautetsontzi zeuden hiru almazen erre dituzte. Lehen kontaketan iruzurrak egon zitezkeelakoan parlamentuak bozak berriz kontatzeko agindu ostean gertatu da. Irakeko presidente Haider al-Abadik «konplot» bat salatu du. Bozetako garaile Moqtada al-Sadrek, berriz, «berreraikitzen» hasteko ordua dela azaldu du, eta botoak erretzea eta hauteskundeen errepikapena albo batera uzteko deia egin du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna