Borrasen aurkako kereila, onartuta tramiterako

2017ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
BARTZELONA. Kataluniako Auzitegi Nagusiak tramiterako onartu du Kataluniako Fiskaltzak Meritxell Borras Kataluniako Gobernazio kontseilariaren aurka jarritako kereila, eta kontseilariari berari jakinarazi dio.

Pasa den maiatzaren 16an jarri zuen kereila fiskaltzak, datorren urriaren 1ean Katalunian egingo den galdeketarako hautetsontzien erosketa lizitatzeagatik. Auzitegiak pentsatzen du elementu objektiboak daudela fiskaltzak Meritxelli leporatzen dizkion ekintzen berri ematen dutenak, «nahikoa zantzu» badaudela. Auzitegiak hartutako erabakiaren berri eduki ondoren, Neus Munte Kataluniako Gobernuko bozeramaileak hitz egin zuen, eta esan kereilak ez daukala inongo oinarri juridikorik.

Lehengo astean bertan, Kataluniako Fiskaltza Nagusiak Meritxellen kontrako kereila zabaldu zuen, eta erreferendumaren galdera eta data bera ere auzitara eraman zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.