Polizia operazioa txalotu du Nafarroako Gobernuak

2014ko urtarrilaren 10a
00:00
Entzun
Guardia Zibilaren operazioari babesa agertu dio Nafarroako Gobernuak, Yolanda Barcina presidentearen ahotik: «Nafarroako Gobernuak beti babestu ditu terrorismoaren aurkako operazio guztiak eta, hortaz, babestu egiten ditu Estatuko Segurtasun Indarrek egin berri dutena». Izan ere, Barcinaren ustez «terrorismoa da askatasunaren eta demokraziaren etsairik handiena».

PSNko idazkari nagusi Roberto Jimenezen esanetan, berriz, «lardaskeritzat» jo du Barne Ministerioaren jokaera, eta «aro berrian» adiskidetzearen aldeko pausoak emateko eskatu du. Bildu, Aralar-NaBai, Geroa Bai eta Ezkerra alderdiek, ostera, gogor gaitzetsi dituzte EPPKren bitartekariak atxilotu izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.