Eskuin Sektoreak uko egin dio Ukrainako Defentsa Ministerioaren aginteari

Eskuin Sektorekoak, Donetsk eskualdean, iazko urrian.
Eskuin Sektorekoak, Donetsk eskualdean, iazko urrian. ANASTASIA VLASOVA / EFE

Berria -

2015eko urtarrilak 7
KIEV. «Nik neuk proposatu nien bide orri bat legeztatzeko. Legezko zerbitzu baterako kontratu bat egiteko era asko proposatu dizkiegu, baina denak baztertu dituzte». Petro Poroxenko Ukrainako presidentearen aholkulari Juri Biriukovek aitortu du Eskuin Sektorea talde neonaziak ez dituela Defentsa Ministerioaren aginduak jarraitzen hego-ekialdeko matxinoen aurkako gerran. Eskuin Sektoreak berebiziko garrantzia izan zuen iaz Viktor Janukovitx presidentea boteretik kentzeko, eta horren ondotik, alderdi politikoa bihurtzeaz gain, armadako boluntario talde bat osatu ere egin zuen gerran parte hartzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna