New Yorkeko alkateak arrazakeriaren aurkako protestak eteteko eskatu du

Berria -

2014ko abenduak 23
NEW YORK. Bill de Blasio New Yorkeko alkateak protestak bertan behera uzteko eskatu die arrazakeriaren aurkako ekintzaileei. Gazte beltz batek asteburuan bi polizia tirokatuta hil ondoren eskatu die hori. Protesta horiek astero egin dituzte New Yorken, Justiziak erabaki duelako azken hilabeteetan herritar beltzak hil dituzten poliziak ez auzipetzea. «Eten protestak. Gero ere egin daitezke», esan die De Blasiok. Asteburuan bi polizia hil zituen gazteak sare sozialetan adierazi zuen beltzen hilketengatik mendeku hartu nahi zuela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna