Abu Sayyaf taldeak 19 pertsona hil ditu Filipinetan

Berria -

2014ko uztailak 29
MANILA. Abu Sayyaf talde islamikoak hemeretzi lagun hil eta hamar zauritu zituen atzo Filipinetan, atentatu batean. Sulu uharteko Talipao herrian gertatu zen erasoa, biktimak auto ilara batean zihoazela. Eskualde horretako agintariekin bake elkarrizketak egiten ari ziren.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna