Johann Johannson musikagilea hil da, hainbat filmatako musikaren sortzailea
2018ko otsailak 13
MUSIKA. Berlingo bere etxean hilik aurkitu zuten asteburuan Johann Johannson. Islandian jaio zen, 1969an, eta gazterik hasi zen konposatzen; 2000ko urteetan hasi zen zinemarako musika sortzen. Prisoners (2013) filmeko soinu bandagatik egin zen ezagun nazioartean, eta The Theory of Everything-ekoagatik Urrezko Globoa lortu zuen 2015ean.