Ganberarako bozak apirilerako ere nahi dituzte

Diosdado Cabello. EFE.
2018ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
CARACAS. Diosdado Cabello PSUVeko presidenteordeak eta ANC Batzar Nazional Konstituziogileko diputatuak atzo iragarri zuen Venezuelako Parlamenturako hauteskundeak presidentea hautatzeko bozen egun berean egiteko proposamena helaraziko diola ANCri. Presidentetzarako hauteskundeak apirilaren 22an egingo dituzte, baina oposizioak oraindik ez du argi hitzordu horretara aurkeztuko ote den; chavistek, berriz, Nicolas Maduro egungo presidentea aurkeztuko dute hautagai gisa.

Ganberarako hauteskundeak aurreratzea «interes nazionalaren» mesedetarako dela argudiatu zuen, egun herrialdean «ez delako existitzen» botere legegilea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.