EBko herritarrei eskubide mugak, 'brexit' ostean

2018ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
LONDRES. Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak atzo esan zuen brexit-aren ondorengo trantsizio aldian Erresuma Batura joango diren Europako Batasuneko herritarrek ez dituztela edukiko aurretik zituzten eskubide berberak. «Orain datozen negoziazioetarako kontu bat da, baina argi dut ezberdintasun bat dagoela guk EB utzi baino lehen etorri direnen eta Erresuma Batua EB uztekotan dela jakinda etorriko direnen artean». Txinan egin zituen adierazpen horiek, Xi Jinping presidentearekin elkartu aurretik.

Datorren martxoan hastekoak dira negoziazioak, Erresuma Batuak EB utzi baino urtebete lehenago. Guy Verhofstadt Europako Parlamentuak brexit-erako duen bozeramaileak Mayri erantzun zion EBko herritarren eskubideak ez direla «negoziagarriak». Gainera, Michel Barnier EBren negoziatzaileak beste traba bati buruz ohartarazi zuen atzo, esan baitzuenIrlandako mugaren inguruan egin zuten akordioa ez dagoela «guztiz hitzartuta».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.